XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Han aurrean egozan neskato batzuek, bai mutilei hasarreka esan be: - Lotsagaldukook!.
Mutilak, neskatoen agirakea gorabehera, bigarrenez be, kantuari ekin eutsien.
Andresek musturrak estutu eta ingurukoei begiratu eutsen.
Lehenengo zerean, bere burua bakartadean ikusten eban.
Horraitino, eskolara barriro sartu baino lehen, mutikoetariko hiru-lau, lagun barri egin jakozan, eta Txominen eta Simonen besoak sorbalda ganean ebazala joan zan bere ikaste-lekura.
Iluntze hatan Andres basetxeratu zanean, ama arduratan egoan, bere semeak eskolarako gogorik-eza agertuko ete eban.
Baina, bai zera! Andresek ez eban halango berbarik aitatu, lehenengotan burle egin eutsiela, etxekoei azaldu eutsen arren.